XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Cere beguiaquin nai dituzu santutu nereac, cere biotzarequin, nere biotza; eta cere escuequiñ nereac, dembora batean Eliseo profetac, aur ill bati bere begui biotz eta escuac ezarriric, eta estuturic aurraren begui biotz eta escuac, eman cion becela oni bicia.

¡Ay Jesus nere atseguiña cerana!.

¿Nola onlaco ontasunac esqueintzean egon naiteque ni, zugana guertuatu eta urbildu gabe?.

Munduan bati ustegabeco mayorazqui bat, suertez iristeco esperantza norbaitec ematen badio, pozaren pocez ura nondic baño nondic errezago eta seguruago bereganatuco dun, une batean ere guelditu gabe catazca ibilli ori da, eta nic ez munduco egun batzuetaco besteric ez dan, mayorazqui chiqui eta uts bat, baicican ceruco mayorazqui beticoa, esqueintzen didazuna, orain zugana urbilduric, zure Mai sainduan bazcatutzearequin ¿nola utzi dezaquet mayorazqui gucien mayorazquie ontasun gucien ontasuna nereganatu gabe?.